NBEak 1994.ean 3263 (XXIX) ebazpena onartu geroztik, non premiatsuki galde egiten zen Ekialde Hurbilean arma nuklear eta beste suntsipen masiborako armarik gabeko eremua ezarri zedin, ugari izan dira Nazio Batu zein beste nazioarteko erakundeek eskakizun premiatsu bera egindako aldiak… Eta, halako beste, eskakizunok jasotako porrotak. Azkena 2010.ean, Ugaritze Nuklearra Eteteko Itunaren Berrikuste Batzarrak (NPT) premiatsuki deitu zuenean 2012.eko hitzaldi batera ekimenaren prozesua abiarazte aldera: aldi hartan ere Israel eta AEBk, hain zuzen, boikkotatu egin zuten.
Ekialde Hurbila arma nuklearrik gabeko eremua aldarrikatzeak dakarrena da Israelen TNParekiko atxikimendua nuklearrik gabeko estatu gisa, eta haren instalazio guztiak Indar Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren (AIEA) zaintapean uztearena, igurune hartako gainontzeko estatuek egin duten bezalaxe.
Israelek bere instalazioak irekiko balitu AIEAko ikuskatzaileen miaketari, NBEko Segurtasun Batzarrak (SB) ezagutu ahal izango lituzke ustez ixilpeko armategi haien arriskuaren benetako tamainaren izaera eta behartua legoke beharrezkoak diren neurriak hartzera ingurune hartako bake hauskorraren gaineko mehatsua ezabatzeko.
Aldiz, ezer ez da izan beharko lukeena. Haren arduragabekeri zentzugabe eta interesatuarekin SBk (Segurtasun Batzarra)* uzten dizkio Israeli eskuak libre bere ahalmen nuklearra handitzeko edozein kontroletik kanpo, bere burua ebazpen propioak betetzera behartzeari ukatuz eta agerian utziz haren ezgaitasuna erraz aurreikusi daitekeen ondorioko hondamendia uxatzeko.
Pasibotasun arduragabe hori zein berau eragiten duten interes ilunek ostera, ez dute trabarik eragin behar herritarrek beren esku har dezaten bakearen zaintzaren ardura hartzea eta Segurtasun Batzordeari aldarrikatzeko, ahots askotariko eta batekoaz, neurri egokiak har ditzan Israel behartzeko AIEARI bere armategien miaketa egiten uzteko.
Nazio Batuen bidali beharreko testua ikusteko, egin klik hemen.
![]() |
![]() |


