2009.ko Irailaren 18an Energia Atomikoko Nazioarteko Agentzia Orokorreko Biltzarrak (aurrerantzean EANAOB) onetsi zuen GC (53)/RES/ 17 ebazpena Israelen gaitasun nuklearrari dagokiona, non Ekialde Hurbilarentzat arma nuklearren ugaritzeak eragin lezakeen mehatxuaz kezka adierazi ondoren, erregu egiten dion Israeli sinatu dezan Arma Nuklearren Ugaritzearen Aurkako Ituna (aurrerantzean ANHAU) eta bere gailu atomiko guztiak jar ditzan EANOBAren erabateko zaintzapean.
Ebaspen honen ondorioz, EANAOBeko Mahaiko Gobernariek 2010eko ekaineko bileran eztabaidatu zuten Israelen gaitasun nuklearrari buruz, 2010.eko apirilean Idazkari Orokorrak Estatu kideei gutun bat helduarazi ondoren haien ikuspegia eta ekarpenak eskatuz. Lehenagoko alditan bezala, orduan ere, Israelgo gobernuak errefusatu zuen EANAOBekin lankidetzan jarduea eta ANHAU sinatzeko ezezkoa berretsi zuen.
Ekialde Hurbilean arma nuklear zein beste suntsidura masiboko armarik gabeko gune librea ezartzeak lurralde horri bakearen alde egingo liokeen ekarpen erabakiorra kontuan izanik, eta Israelen ukazioa ANHAU sinatu eta bere gaitasun eta gailu nuklear guztiak ENAOBen erabateko miaketaren esku uztearena, Nazio Batuen Gutuneko VII. Kapituluaren esanaren arabera bakearen aurkako mehatxua den aldetik, sinatzaileok zera eskatzen dugu:
1. NBEko Segurtasun Batzordeak galdegin diezaion Israeleko Estatuari sina dezan ANHAUa eta EANOBen miaketaren erabateko esku utz ditzan bere instalazio eta gailu atomiko guztiak, Ekialde Hurbilean arma nuklear eta gainontzeko suntsipen masiboko armetatik gune librea ezartze aldera.
2. Bolondatez egingo ez balu, NBEko Gutuneko 41. eta 42. atalen babespean, Segurtasun Batzordeak har ditzan beharrezko neurri guztiak aipatutako helburuok erdietsi daitezen.
